XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso neska alaia ematen du, beltzarana, txirikorda luzeekikoa...

Erabateko panpoxa.

Ni, ostera, basapiztia bat omen naiz, juanpresko handi bat.

(Galdetu bestela amari.)

Bera ez da beste neskak bezalakoa.

Inondik ere ez.

Gaur, adibidez, liburu hat hartu eta huraxe irakurtzen egon da ia goiz osoan.

Gero, bazkaldu aurretik, liburua zein zen ikustera joan naiz, ezkutuka.

Izenburua Zalacaín el aventurero da, eta idazlea Pío Barbarroja.

Arratsaldean eguraldia jaso egin du eta, ni bera ikusteko irrikatzen egon naizen arren, ez da agertu ere egin.

Beharbada hondartza ikustera joango zen.

Bere zain nengoela, ene baitan sator ttiki baten antzeko zerbait nabaritzen hasi naiz.

Sator hori sabelean sentitzen dut, jostatzen balebil bezala, aurrera eta atzera, gora eta behera...